EUSKARA

Udazkeneko uzta prest du Errigorak

Zazpigarren aldiz antolatu dute 'Euskarari puzka' kanpaina. Azaroaren 20ra arte eskatu ahalko dira saskiak.

Aurtengo kanpaina aurkezteko agerraldia. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Ion Orzaiz.
2019ko urriaren 29a
18:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskarari Puzka kanpainaren zazpigarren aldia aurkeztu du Errigora egitasmoak Iruñeko Katakrak liburu dendan. Agerraldia ekinbidea izanen da aurtengo berritasun nagusia. Horren bidez, Errigorak jasotako ekarpen ekonomikoen zati bat bideratuko du Nafarroako hegoaldean euskara sustatzeko: «Euskara jende gehiagok ezagutu, erabili eta estimatu dezan eragin nahi dugu. Nafarroako erriberan eta erdialdean euskararen aldeko proiektu zaharrak indarberritu eta berriak sorraraziko dituen olatua sortu nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek.

Horretarako, azaroaren 20ra arte, Nafarroan ekoitzitako produktuz hornitutako saskiak jarriko dituzte salgai 700 salmenta puntutan eta www.errigora.eus webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.