'Altsasu auzia'

Altsasutik Iruñerako bizikleta martxa egin dute, arratsaldeko mobilizazioarekin bat egiteko

Bizikleta martxari 16:30ean egin diote harrera, Iruñeko Antoniutti parkean. Handik Nafarroako Justizia Jauregiaren parera joango dira, eta elkarretaratzea egingo dute bertan.

2019ko urriaren 26a
19:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Dozenaka txirrindulari irten dira Altsasutik (Nafarroa) gaur goizean, Iruñerako bidean. Hiriburuan egiten ari diren mobilizazioarekin elkartu da martxa, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta Espainiako Auzitegi Gorenak ezarri dizkien espetxe zigorrak salatzeko.

Martxak bidean aurrera egin ahala, zeharkatu dituen herrietako biztanleen beroa jaso du. Herriz herri, zigortutako gazteetako bakoitzaren irudiak zituzten kartelak erretiratu dituzte.

Tropelari 16:30ean egin diote harrera Iruñeko Antoniutti parkean. Handik, Nafarroako Justizia Auzitegirainoko bidea egingo dute manifestariek. Elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dituzte bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.