Elkarrrizketa aurrerapena

Llach: "Inork ez diezagula esan zer egin; lehen, militarrak ziren, eta, orain, Ibex-35a"

Lluis Llach (Girona, 1948) kantari katalanari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

jarraia172669.jpg
Hodei Iruretagoiena
2019ko urriaren 19a
20:30
Entzun

Gure Esku-k antolatutako manifestazioan parte hartu aurretik hitz egin du BERRIAk Lluis Llach (Girona, 1948) kantari katalanarekin. Junts Pel Si zerrendan atera zen duela lau urte, eta Debat Constituent egitasmoan dabil azkenaldian buru-belarri, tokiko batzordeak koordinatzeko lanetan. "Aurten, ehun bisitatik gora egin ditut Kataluniako eskualde guztietara", azaldu du.

Horra esandakoen aurrerapen bat:

"Jendeak jarraitu egiten du. Orain, lehen baino arazo handiagoa du Espainiako Estatuak; estatuarekiko –ez espainiarrekiko– deskonexioa erabatekoa da gazteen eta ilea urdindua dugunon artean".

"Edukiontziak erre eta harriak bota dituzte, bai, eta ez luke hala izan behar. Baina, noski, zuk [Poliziak]  ezin duzu istiluak eragin. Sentitzen dut, baina horrela ikusten dut".

"Gazteak kokoteraino daude. Ez bakarrik independentziagatik, gauza askorengatik: Estatu hau kaka zahar bat da, ustela, krisi ekonomiko baten atarian dago...".

"[Mossoen jokabidea] Erabateko kolaborazionismoa izan da. Indezentzia hutsa".

"[Debat Constituent egitasmoan] Oinarriak jarri nahi ditugu, gure klase politikotik hasi eta Espainiako Estaturaino, jakin dezaten zer pentsatzen duen gure komunitateak orain. Inork ez diezagula esan zer egin behar dugun; lehen, militarrak ziren, eta, orain, Ibex-35a".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.