Tsunami Demokratikoa terrorismo delituengandik ikertzen hasi da Espainiako Auzitegi Nazionala

Ekinaldi horren webgunea eta sare sozialetako kontuak ixteko eskatu du Manuel Garcia Castellon epaileak.

Tsunami Democratic ekimenak deituta, astelehenean Bartzelonako aireportuan egin zen protesta. QUIQUE GARCIA, EFE
jon ordonez garmendia
2019ko urriaren 18a
21:25
Entzun

Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Tsunami Demokratikoa mugimendua terrorismo delituengatik ikertzen hasi da, eta hala egiteko agindu dio Guardia Zibilari.

Ikerketa horren barruan, ekinaldiaren webgunea ixten saiatu da, baina une batez lortu badute ere, berriro martxan izan da gero. Auzitegi Nazionaleko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diote Espainiako sistema judizialak soilik Espainian dauden domeinuak itxi ditzakeela, eta bere mugetatik kanpo badaude ezin direla berehala itxi.

"Tsunamidemocratic.catdomeinua blokeatu berri digu Espainiako Estatuak operadore handien laguntzarekin. Hasi da zentsura, urriaren 1ean bezala. Galdera da: uste duzu tsunami bat itxi daitekeela?", jakinarazi du mugimendu horrek berak Telegramen duen kanalean. Edozein kasutan, beste webgune bat iragarri du bestearen itxiera iragarri orduko. Sare sozialetan dituen kontuak ere blokeatzeko eskatu du epaileak, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatuta.

Plataformak Espainiako Estatuaren "kriminalizazio" ahalegina salatu du. "Horrek behartzen gaitu protestarako eskubidean eta definizioz baketsua den desobedientzia zibilean ez etsitzera".

Tsunami Demokratikoak nabarmendu du Europako Batzordeak oharra bidali diola Espainiako Estatuari, Auzitegi Nazionalak plataformaren webgunea ixteko agindu ostean. Kazetarien galderei erantzunez, Batzordeko bozeramaile batek Espainiari gogorarazi dio "oreka" bilatu behar duela "adierazpen askatasuna bermatzearen eta ordena eta segurtasuna mantentzearen artean".

Garcia Castellon epailea da duela egun batzuk CDRetako zazpi kide atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman zuena. Irailaren 26an sartu zituzten espetxean, erakunde terrorista bateko kide izatea, lehergailuak egitea eta edukitzea, eta kalteak eragiteko konspiratzea leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.