Ilundu orduko argitu zen berriro ere. Iluntzean, mendizale talde batek hainbat argi piztu zituen Aiako Harrian, Kataluniako mobilizazioekiko elkartasunez. Kataluniako mugimendu independentistak urriaren 1ean 2017ko erreferendumaren bigarren urteurrenean Montserraten egin zuen ekintza bera egin dute. Deialdia sare sozialetan zabaldu zuten. «Aiako Harritik mezu argi bat lau haizeetara: erreferenduma ez da delitua. Referéndum es democracia. Argi dugu bidea. Larunbatean, denok Donostiara!», mezua zabaldu zuen Gure Esku-k atzo.
Sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez bildu da mendizale taldea ekintza prestatzeko. Egunak ilundu duenean, irudi ikusgarria utzi dute.
Aiako Harrietatik, mezu argi bat lau haizeetara: #ErreferendumaEzDaDelitua. Referéndum es democracia. #ArgiDuguBideað;Â;ŸÂ”¦Larunbatean, denok Donostiara! pic.twitter.com/WHmg5iIdJ3
— Gure Esku (@Gure_Esku) October 16, 2019
Joan den urriaren 1ean, 2017ko erreferendumaren bigarren urtemugan, Montserrateko tontorrak argitu zituen Kataluniako mendizale talde independentista batek. Gaur, keinu hori bera errepikatu dute Aiako Harrian, mugimendu independentistari elkartasuna adierazteko.
[youtube]https://youtu.be/Lo9XS8epULA[/youtube]