Lorentxa Beirieren senideek BERRIAri jakinarazi diote dei auziaren emaitza. Hirugarren ezezkoa jaso du euskal presoak, eta momentuz, prozedura horretan geldituko dutela esan dute.
Uztailean egin zuen eskaera Beiriek, eta Parisko Auzitegiak baiezkoa eman zuen baldintzapean aske uzteko. Egun berean, ordea, Fiskalak helegitea ezarri zuen. Irailaren 12an izan zen dei auzia, eta ezezkoa jaso du berriz ere. Erabakia salatzeko eta sustengua erakusteko, elakrretaratzea egingo dute Kanbon (Lapurdi) arratsaldeko 19:00etan.
FredericĀ Xistor Haranbururen egoera ere antzekoa izan da: Parisko Auzitegiak baldintzapean aske uzteko erabakia onetsi zuen uztailean, baina Prokuradoreak helegitea jarri zuen. Urriaren 8an, ezezkoa jaso zuen berak ere. Maritxu Paulus Basurko abokatuak azaldu zuen prozedura berriak irekitzeko asmoa.
Hileren 23an Zigor Garro euskal presoarenĀ baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko du Frantziak. Hilaren 30ean, Ibon Fernandez Iradi eriaren zigor eteteari buruzkoa.
Josu Urrutikoetxearena, atzeratua
Parisen bihar zituzten aztertzekoak Josu Urrutikoetxea euskal presoaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutako bi euroaginduak, baina atzeratu egin dituzte auzi saioak. Ez dute, oraingoz, data baten berri eman. Herriko tabernen auziagatik eta gizateriaren kontrako krimenak egotzita eskatu du Madrilek presoa Espainiaratzeko. PSOEren gobernuak bi estradizio eskaera ere eginak dizkio Parisi.