Enpresak

Enpresa sorkuntza %10 jaitsi da abuztuan

Hego Euskal Herrian, 219 enpresa sortu ziren urteko zortzigarren hilean, eta 61 desegin.

Langile bat lanean, bulego batean. FELIPE TRUEBA 7EFE
xabier martin
2019ko urriaren 9a
13:31
Entzun

Urtearteko tasan enpresa gutxiago sortu dira, abuztuan, Hego Euskal Herrian. Guztira, 219 enpresa jarri dituzten martxan. Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan (164), hain zuzen, %10,4 jaitsi da, eta Nafarroan (55), berriz, %19. Desegin diren enpresei dagokionez ere, ez dira onak kopuruak: Hego Euskal Herrian, 61 desegin dira; Nafarroan, 5 (-%28); eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 56, alegia, %14,3 gehiago. Beraz, 2018ko abuztuan baino enpresa gutxiago sortu dira, eta gehiago desegin dira, INE estatistika institutuaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.