Istripuan eguerdi partean gertatu da N-240-A errepidean, Berriobeiti parean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute errepidearen zazpigarren kilometroan. Ondorioz, gidarietako bat, 83 urteko gizonezkoa, oso larri eraman dute anbulantzian, Nafarroako Ospitale Gunera. Zenbait orduren buruan, ordea, gizonezkoa hil egin da.
Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.