Paxton Winters zinemagile estatubatuarrak zuzendutako Pacificado filma izan da Donostiako 67. Zinemaldiko garaile nagusia. Film onenarentzako Urrezko Maskorra jaso du, eta, horrekin batera, baita beste bi sari ere. Bukassa Kabengelek gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi du, eta Laura Meriansek, argazki onenaren saria.
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako La trinchera infinita-k jaso du zuzendari onenari dagokion Zilarrezko Maskorra, eta Goenagak eta Luiso Berdejok gidoi onenaren saria ere eskuratu dute film horrengatik. Euskal Zinemaren saria ere La trinchera infinita-rentzat izan da. Bideoa: Garaño, Arregi eta Goenaga elkarrizketatzen Zurriolako Butaka saioan.
[YouTube]https://youtu.be/S_bwQPpDlNg[/YouTube]
Kritikaren oniritzia ere jaso du Moriartikoen filmak, eta Fipresci Nazioarteko Zinema Prentsaren Federazioaren saria ere beraientzat izan da, eta baita Espainiako prentsaren Feroz saria ere.
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo ematea erabaki du Neil Jordan buru izan duen epaimahaiak. Greta Fernandezek (La hija de un ladrón) eta Nina Hossek (Das Vorspiel / The Audition) jaso dute.
Epaimahaiaren Sari Berezia, berriz, Alice Winocourrentzat izan da Proxima filmagatik.