alderdiak

Lopez Uraldek Equo utzi du, honek Mas Paisen alde egiteagatik

EAEko Ciudadanoseko Antolakuntza idazkari Javier Gomezek utzi egin du alderdia.

Juan Lopez Uralde, herenegun, Madrilen. FERNANDO ALVARADO, EGE
2019ko irailaren 27a
10:13
Entzun

Juantxo Lopez Uralde (Donostia, 1963) Elkarrekin Podemoseko diputatu ohiak utzi egin du Equo alderdia, honek Espainiako Gorteetarako azaroaren 10eko hauteskudeetan Mas Paisekin batera aurkeztea erabaki duelako. Pasa den apirileko bozetan Unidas Podemos koalizioan aurkeztu zen Equo, eta Lopez Uraldek Arabatik lortu zuen parlamentario kargua, Elkarrekin Podemoseko kide modura.

Equoko 877 kidek egin dute Mas Paisekin joatearen alde —Iñigo Errejonen plataforma berria da—, eta 387k, UPren aukeraren alde. Lopez Uraldek txio batean esan du "akatsa" iruditzen zaiola Equoren hautua, eta "triste" doala alderditik. "Lurraren defentsan" segituko duela adierazi du. Hamar urtean aritu da Equon lanean, sorreratik.

EAEko Ciudadanoseko Antolakuntza idazkari utzi egin du alderdia

Javier Gomez EAEko Ciudadanoseko Antolakuntza idazkariak utzi egin du alderdia, zuzendaritzak postu hartatik kendu ostean. Ciudadanosek esan du Gomez alderdiko afliatuak PPra pasatzeko lanetan ari zela, baina hark ukatu egin du horretan ari zela, eta adierazi du bere asmoa bi alderdien arteko lankidetza sortzea zela. Gomezek zuzendaritzari aurkeztu dio dimisioa, modu telematikoan.

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak azaldu du Ciudadanoseko buru Albert Riverak galarazi duela akordioa. Edonola ere, Alonsok eutsi egin dio xedeari, eta esan du azaroaren 10eko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako beharrezkoa dela "konstituzionala den aukera berri bat"; izan ere, joan den apirilaren 28ko bozetan ez Ciudadanosek eta ez PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.