Klima aldaketaren aurkako protestak deituak deituzte gaurkoan mundu osoan, baita Euskal Herian ere. Horri lotuta ekintza ikusgarria egin du goizean Mugitu! mugimenduak Nafarroan, Castejongo zentral termikoan.
Goitik behera zuriz jantzitako hainbat ekintzaile zentraleko kebideetako batera igo dira beste hainbatek Alda dezagun sistema ez klima zioen pankarta bat zabaltzen zuten bitartean. Barrura sartutakoek, berriz, Itxi termikoak aldarrikatzen zuen kartel erraldoi bat zintzilikatu dute zentral barruan, eta jarraian bertako eskilaretara kateatu dira.
#LarrialdiKlimatikoa#KlimarenMundukoGreba
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) September 27, 2019
[AZKEN ORDUKOA]
[AZKEN ORDUKOA]
[AZKEN ORDUKOA]@MugituMugimendu taldeko hainbat aktibistek Kastejongo zentral termikoetan sartu eta aldaketa klimatikoaren kontrako pankarta batzuk eskeigi dituzte pic.twitter.com/n2jjOkej6z
Protesta hasi eta minutu gutxira Guardia Zibileko patruila bat heldu da zentralera eta kateatuta zeuden ekintzaileak askatzeko lanetan hasi dira. Bitartean, zentraleko segurtasun arduradunek kartelak kendu dituzte.
Castejon eta Itsaso elkartu asmo dituen autobide elektrikoaren oinarrietako bat da Nafarroako zentrala. Ingurumenaren aldeko ekintzaileek behin baino gehiagotan salatu izan hura dela dioxido karbono gehien isurtzen duen Nafarroako enpresetako bat, eta epaitegiek ere behin baino gehiagotan zigortu izan dute enpresa, zentraletako bat "legez kanpo" eraikia izan zelako. Euskal Herriko enpresa kutsatzaileen artean, hamabostgarrena da Castejongoa. Kutsatzaileenen zerrenda kontsulta daiteke BERRIAren grafiko interaktiboan.