Politika

Bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte kalte-ordainak polizia abusuen biktimek

Gaur argitaratu da erreparazioa eskatzea ahalbidetzen duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Gurutze Iantziri iaz eginiko omenaldia. Guardia Zibilaren esku hil zen Iantzi. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko irailaren 26a
13:52
Entzun

Bi urte izango dituzte polizia abusuen biktimek kalte-ordainak eskatu eta salaketari lotutako agiriak aurkezteko. Heriotza edo elbarritasuna nola gertatu zen jasotzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte: poliziaren agiriak, medikuenak, auzitegien ebazpenak eta abar.

Biktima hilik dagoen kasuetan senidetasuna frogatzen duten agiriren bat ere aurkeztu beharko dute haren gertukoek. Dokumentazioa aurkezteko epea bihar zabalduko da, eta hura jasotakoan bi urteko epea izango dute instituzioek eskaerari erantzuteko.

1978tik 1999ra estatuaren indarkeria pairatutako biktima kopuru ofizialik ez dago, baina, Jaurlaritzak egindako aurreikuspenen arabera, aitortuko dituzten biktimen kopurua 315 eta 447 artekoa izango da.

Kalte-ordainei dagokienez, elbarritasun larria aitortzen zaien lagunek jasoko dute gehien, 390.000 euroko laguntza, eta elbarritasun partziala dutenek gutxien, 35.000 euro. Hildakoen senideek, berriz, 135.000 euroko ordaina izango dute. Legeak ere jasotzen du osasun arreta integralerako eskubidea, hala eskatzen dutenentzat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.