Euskararen eta Nafarroako ikastolen aldeko jaira joanak ziren Berara, Labiaga ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez-era, baina oso bestelako giro batekin egin zuten topo. Guardia Zibilaren 30 patruila sartu ziren jendez gainezka zeuden Berako kaleetara, eta herritarrei oldartu zitzaizkien. Pilotakadak eta negarra eragiteko gasa jaurti zituen Guardia Zibilak. Istiluak izan ziren, eta askok izututa ihes egin behar izan zuten.
Egun horretan Beran izan zirenen bizipenak biltzeko, #BeraOinez25Berria traola erabiltzeko proposamena egin du BERRIAk, eta hainbat lekukotza utzi dituzte irakurleek sare sozialetan.
#BeraOinez25berria Guk suertea izan genuen, kotxearen bila gindoazen errepidetik patrolak etortzen ikusi genituenean. Kotxeak martxan, ateak irekita eta guardia zibilak zutik metralletak eskuetan. Kunetara pasa ginen ateekin ez jotzeko. Gero enteratu ginen pasa zena. https://t.co/yYv16eA4rm
— Elixabet (@elizabetaibar) September 18, 2019
Duela 25 urteko egun hura ongi oroitzen dut, urtea betea ez zuen alaba besotan nuela, herri erdigunea kez beterik, malkotan itxera ezin iritsi... zaila ahaztea, gogorra...#BeraOinez25urte#BeraOinez25berria#MemoriaGarahttps://t.co/lngrpOW86A
— imatxi (@clowntximelet) September 18, 2019
Ongi gogoan dut 1994ko Nafarroa Oinez hura. Antolaketa-taldean nintzen, kuartel ondoko gunean. Istiluen lekuko izan nintzen. Besta ebatsi ziguten. Kaosa nagusitu zen Beran, irudi gogorrak utzi zituen.
Trikornioek belztu zuten festa | Gizartea | Berria https://t.co/IF5JHdUmfs
— Jon Abril (@jonabril) September 18, 2019
14 urte nituen.
Ibaitik pasatu ginen busa hartu ahal izateko. Herriko batzuk gaua bertan pasatu zuten.
Gogoratzen dut lehenengo ordutik pikoloen patrolak ibilbidean zehar.https://t.co/GijfxLfHwV#bera94#nafarroaOinezhttps://t.co/wYXyr2mTic
— É;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂá´;Â;‰ɹɹÉ;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÉ¥Ó;Â;™ɹɹÓ;Â;™@ ð;Â;Ÿ¤;Â;˜#I16MakroEpaiketa (@erreharria) September 17, 2019
Hemendik eskerrak gau hortan zuloa estaltzen lagundu ziguten bizilagunei ð;Â;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂŒº
15 urte nituen. 25 pasa dira.
Hitzekin oso zaila da egun hartako sentsazio eta bizipenak azaltzea.
Han egon ginenak sekula ez dugu ahaztuko.#BeraOinez25berria#MemoriaGara@NafarIkastolak
— Andrea Aiape (@aaiape) September 18, 2019
#BeraOinez25 Bai, 15 urte nituen eta goizean ikastolako ikasle ohi bezala lanean aritu ginen. Arratsaldean mendi aldeko gune batean geundela jendearen artean zabaltzen hasi zen txakurrek patrol batekin neska bat kolpatu zutela.
— Eneko ZA (@arranomendi) September 18, 2019
Ni ere han izan nintzen lagunekin batera. Megafoniatik lasaitasuna eskatzen aritu ziren. Ez genekien zer gertatzen ari zen eta pilotakadak entzun eta kea ikusten zen inguruan. #BeraOinez25Berriahttps://t.co/MOoAgqEDuh
— Jarzelus (@jarzelus) September 18, 2019
Ke pote zaparrada, begiak ezin ireki, arnasa ezin hartu... eta bukatzeko, guardia zibilek txosnetako dirua lapurtu omen zuten.... #zepolitadena#oinez94
— Arantza Altuna (@arantza_altuna) September 17, 2019
â;Â;˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂï¸;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂhan nengoen nere bikotearekin batera euskararen aldeko aldarrikapenean gure ale txikia jartzen, jai giro alai eta paketsuan Guardia Civila agertu zen arte.
Mendian gora eta behera hesiak gaindituz aritu ginen jaso genuen eraso bortitza saihesteko.#BeraOinez25berriahttps://t.co/RC8F6PNkIX
— mikelgoenaga (@mikel_goenaga) September 18, 2019
23 urte nituen. Egun osoan egon ziren patrolekin bueltaka errekorridoan zehar probokatu nahiean. Arratsaldeko azken orduan ustezko botilakada batzuei erantzuteko aitzakiarekin jaia lehertzera irten ziren, haurrak eta familiak kontutan izan gabe #Bera94@Nafarroa_Oinezhttps://t.co/oVwx95rTv9
— Asier Garaialde #NiEreJaizkibelekin (@agara) September 17, 2019
Nola ahaztu #BeraOinez25urte Mendialdeko area batean lanean ginelako libratu genuen karga. Herrira jaitsi ginenean kaosa. 18 urte. Etxera itzultzeko nahiko lan eta hurrengo egunean gidabaimena ateratzeko azterketa. Gainditu nuen! ð;Â;ŸÂ˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ… https://t.co/vDX1bNP5E9
— Eider Carton (@eidercarton) September 18, 2019
29 urte nituen eta ilusio handiz joan ginen anbulantzia hartu eta #BeraOinez25berria ri estaldura ematera. Tentsioa nabaria zen hasieratik, "beraiek" liskar bila joango zirela zabalduta zegoen hasieratik. Hala ere, orduak aurrera joan hala,poza eta jai giroa nagusitu ziren.
— ISSAM MENDIZABAL (@BOUGIPUZKOA) September 18, 2019
#BeraOinez25berria ni han nengoen ere, 19 urte nituen. Kuadrilakin geundela “Bidasoan bide osoan gotti” abesten bapatean guda eragin zuten kolonoen indar armatuek, kea eta eskopeta hotsak nonnahi. Autobusa galdu genuen kaos hortan eta beste batean itzuli ginen etxera.
— Bo (@Bo75) September 18, 2019
#BeraOinez25berria 17 urte genituen,festa giroan genbiltzala,bapatean negar egiteko kea jaurtitzen hasi zen Guardia Zibila,hango izua eta ezjakintasuna ... Begian gorri-gorri eta handi,taberna batean babestu eta etxe barruetatik irtetzea lortu genue,ahaztezina!
— Zorion (@iaa7733) September 18, 2019
12 urte nituen, ikastolako kuadrilla eta gurasoak joan ginen. Sekulan ez dugu ahaztuko nola sartu ziren, nola eraman gintuzten gurasoek korrika...
— Nahikari Ayo (@nahikari) September 17, 2019
Oroitzen dut, Guardia Zibilak Beran Nafarroa Oinez lehertu zuen urte berean, Herri Urratsera gindoazela, ikastolako autobusa mugan gelditu, NAN ez zutenak jeitsi arazi eta bandera espainola musukatzera behartu zituztela#Memoriahttps://t.co/slUTNgXD67https://t.co/acHFtJ54ai
— NB (@negukobaratza) September 18, 2019
Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ere ongi gogoratzen du egun hura. "Ahaztezina" izan zela adierazi du. 1994ko Nafarroa Oinez-en gertatutakoa ikastolen mugimenduaren historiaren parte dela nabarmendu du.
Gaurko egunez orain dela 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako @Nafarroa_Oinez-en ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu ziren. Ahaztuezina! ikastolen mugimenduaren historioa...@EHIkastolakhttps://t.co/CSFIvUo82m
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) September 18, 2019
Elkarteak ere oroitu du egun hura, sare sozialetan. Etorkizunari begira ekarri du gogora. "Eta, halere, aurrera goaz", adierazi du. Urriaren 20an Tuterako Nafarroa Oinez-era joateko deia zabaldu du.
@Nafarroa_Oinez duela 25 urte. Bera. Eta, halere, aurrera goaz! Urriaren 20an, Tuterara!
Trikornioek belztu zuten festa https://t.co/0OzlRQnRoT@berria bidez
— Ikastolen Elkartea (@EHIkastolak) September 18, 2019
Hurrengo egunean, Beran gertatutakoari buruz esan zirenak ere ekarri ditu gogora 1994ko Nafarroa Oinez-en izan zen Xabat Zabalak. Haren esanetan, "lotsagarria" izan zen Xabier Kintanak idatzitakoa. Euskaldunon Egunkaria-k argitaratu zuen Kintanaren Barka gaitzazu, Bera iritzi artikulua berreskuratu dugu hemerotekatik.
#BeraOinez25berria han izan ginen, pelota partiduak bizi izan genituen lehen ere baina ke poteak han ezagutu nituen nik. Lotsagarria GCrena eta lotsagarria Xabier Kintanak hurrengo.egunetan idatzia. Bigarrena mingarriagoa izan zen. https://t.co/VFo0tJCrL2
— Xabat Zabala (@Xabatzabala) September 18, 2019