Politika

Telesforo Monzon laborategia sortu dute, arlo "estrategikoetan" proposamenak egiteko

Gaur aurkeztu dute egitasmoa Bergarako Olaso dorrean, Monzonen sortetxean.

Telesforo Monzon laborategiaren aurkezpen ekitaldia, gaur, Bergarako Olaso dorrean. JON URBE / FOKU
jon olano
2019ko irailaren 12a
21:08
Entzun

Olaso Dorrea fundazioak Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia aurkeztu du gaur Bergaran, Gipuzkoan, politikari abertzalea zenaren sorlekuan. Ekitaldi publiko batean eman dute laborategiaren berri Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko lehendakariak eta Urko Aiartza zuzendariak, eta bertan izan dira hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak ere. Esaterako, EAJ, EH Bildu, ELA, Eusko Ikaskuntza, Agirre Center, Gaindegia, Gure Esku, Deustuko Unibertsitatea eta Kontseilua.

TM "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da. Iratxe Esnaola eta Urko Aiartza azalpenak ematen @berriapic.twitter.com/qx3ztIkGMt

— Jon O. Urain (@olano_urkia) September 12, 2019

"Sorkuntzarako espazio bat" izan nahi du egitasmoak; horregatik erantsi diote laborategi hitza: "Euskal Herriaren erronkei erantzuteko, gelditu behar dugu, ikusteko zeintzuk diren galdera estrategikoak eta pentsatzeko zer Euskal Herri nahi dugun" @berriapic.twitter.com/SICYgsuCqk

— Jon O. Urain (@olano_urkia) September 12, 2019

Egitasmoa "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da, "estatugintzak eskatzen duen kapital erlazionala eta jakintza sortzeko gunea". Haren lan ildo nagusiak izango dira globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa.

Era berean, proiektuak "Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak" ditu oinarri: "Batasuna eta elkarlana aurrera egin ahal izateko oinarri gisa", "herri honekiko eta bertako herritarrekiko konpromisoa", "belaunaldi berrien ideia eta kezkekiko irekitasuna", "zorroztasuna, analisian eta horien azalpenean" eta "sormena".

Politikan zein kulturan nabarmendu zen Monzon. Arlo biak uztartuz, leku nabarmena izan zuen XX. mendeko Euskal Herriko historian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.