Gobernu osaketa

PSNk zortzi kontseilari izango ditu, Geroa Baik lau eta Ahal Dugu-k bat

Geroa Baik izango dituen arduren artean izango dira Lurralde Antolaketa, Proiektu Estrategikoak eta Garapen Ekonomikoa. PSNk bere esku izango ditu Barne kontseilaritza, Ekonomia eta Ogasuna, Hezkuntza eta Osasuna. Ahal Dugu-k, berriz, Migrazio Politika eta Justizia kontseilaritza kudeatuko du.

Maria Txibite eta  Manu Aierdi, NUPeko errektore berriaren kargu hartze ekitaldian. JESUS DIGES, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko abuztuaren 2a
09:46
Entzun

Maria Txibite PSNko idazkari nagusia presidente aukeratu eta minutu gutxira, Nafarroako Gobernu berria izango denaren osaketa egin dute publiko PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k. Txibiteren alderdiak kudeatuko ditu kontseilaritza gehien: zorzti. Horien artean dira gobernu jardunerako oinarrizko direnetako hainbat: Barne kontseilaritza, Ekonomia eta Ogasuna, Lehendakaritza eta Funtzio Publikoa, esaterako. Horiez gain, gizarte politikekin lotura zuzena duten zenbait ere PSNren esku izango dira. Hezkuntza, Osasuna eta Eskubide Sozialen kontseilaritzak, adibidez.

Geroa Baik lau kontseilaritzaren ardura hartuko du beregain. Eskumen garrantzitsuak bilduko dituzte, lurraldearen eta ekonomiaren kudeaketarekin lotutakoak.

Ahal Dugu-k kontseilaritza bat izango du bere ardurapean: Migrazio Politika eta Justizia kontseilaritza.

Ondorengoa izango da Txibiteren gobernuaren osaketa:

- Maria Txibite (PSN) lehendakaria.

- Javier Remirez (PSN) Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria eta lehenengo lehendakariordea.

- Jose Maria Aierdi (Geroa Bai) Lurralde Antolaketa, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen kontseilaria eta bigarren lehendakariordea.

- Bernardo Ziritza (PSN) Lurralde Kohesio kontseilaria.

- Elma Saiz (PSN) Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.

- Manu Aierdi (Geroa Bai) Ekonomia eta Enpresa Garapen kontseilaria.

- Eduardo Santos (Ahal Dugu) Migrazio Politika eta Justizia kontseilaria.

- Carlos Gimeno (PSN) Hezkuntza kontseilaria.

- Mari Carmen Maeztu (PSN) Eskubide Sozialen kontseilaria.

- Santos Indurain (PSN) Osasun kontseilaria.

- Ana Ollo (Geroa Bai) Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria.

- Juan Cruz Cigudosa (PSN) Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako kontseilaria.

- Itziar Gomez (Geroa Bai) Landa Garapena eta Ingurumen kontseilaria.

- Rebeca Esnaola (PSN) Kultura eta Kirola kontseilaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.