G7 Miarritzen

G7koen aurkako sabotajea egin dute FEVEren trenbidean, Bilbon

Topatu.eus atariak jakinarazi duenez, uztailaren 20ko goizaldean "ordu batzuez moztu" egin zuten Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoaren trenbidea, Bilbon. Bide hori merkantzia garraiatzeko erabiltzen dela azaldu dute.

2019ko uztailaren 24a
18:48
Entzun

Lau pneumatikori su eman eta G7aren aurka, euskal gazteria borrokan leloa zeraman pankarta bat zabaldu zuten uztailaren 20ko goizaldean, FEVE Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoaren trenbidean. Bilbon izan zen "hainbat gaztek" egindako sabotajea, eta Topatu.eus-ek berri eman duenez, "trenen bidea moztu zuten ordu batzuez".

Topatu-ri bidalitako oharrean azaldu dutenez, "Miarritzen ospatuko den G7 gailurraren aurka egitea" zuten helburu, eta "gailurraren aurka mugitzen ari den borroka orokorraren barruan" kokatu dute sabotajea. Gainera, "euskal gazteei tokian toki" sabotajea egiteko eta "G7aren aurkako plataformak antolaturiko protestetan" parte hartzeko deia egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.