2018ko abenduan, Jean Yves le Drian Frantziako Gobernuko Europako eta Kanpo Aferetako ministroa etorri zen Miarritzera (Lapurdi), G7koen goi bilera prestatzera, eta istiluak gertatu ziren. Poliziak neska bat zauritu zuen gomazko pilota batekin. Horren harira, orain zigortu dutenak Facebooken ustez errudun zen poliziaren argazki bat argitaratu zuen, testu batekin batera. Publikaziotik bi egunera, Frantziako Polizia joan zitzaion bila, eta zortzi ordu igaro zituen atxiloturik.
Auzitegiak atzo eman zuen kondenaren berri. Gizonezkoari "proportziorik gabekoa" dela iruditu zaio. "[Facebookeko] Testua ez dut nik idatzi; sarean aurkitu eta nire kontuan ezarri nuen". Hari babesa eman diotenek adierazi dute "erabakia guztiz politikoa" dela.