Aitorpen ofizialik jaso ez, eta Jose Luis Alvarez Txillardegi-ren irudia omentzeko jarri zuten plaka Donostiako plaza batean, Gaskonia deiturikoan. Jarri eta hilabete batzuetara, ordea, plakarik gabe esnatu da plaza. Irudian ikus daitekeen bezala, kendu egin dute idazle eta ekintzailearen abizena zekarren oroigarria. Gaur ohartu dira plakaren absentziaz, eta inork ez daki ez nork eta ez zergatik kendu duten.
Hau da kendu dutena. pic.twitter.com/9efDKVJXVU
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) 2019(e)ko uztailaren 16(a)
Iragan urtarrilean bete ziren zazpi urte idazlea hil zenetik, eta, urtero bezala, omenaldi ekitaldiak antolatu zituzten. Urtemugaren bezperan egin zuten ekitaldia, hilaren 13an, Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak antolatuta. Omenaldian nabarmendu zutenez, Txillardegik ez du jaso oraindik "merezi duen aitorpen ofizialik" bere jaioterrian, Donostian alegia.