Onin ibaiaren ertzean jendetza pilatzen da San Fermin egunez Lesakan (Nafarroa). Bestetako erritu nagusia egiten dute han, zubi gaineko dantza plazaratuz. Ezpata dantzariak arduratzen dira horretaz, eta aurten horixe izanen dira, ezpata dantzariak. Ez besterik. Ez emakume, ez gizon: ezpata dantzari. Lehenbiziko aldiz, hiru emakume aritu dira Lesakako ezpata dantzan.
08:30ean abiatu da ezpata dantzarien zeregina, meza isilarekin. Ondoren, udalbatza lagunduko dute meza nagusira, baita prozesioan ere. Makilekin gurutzeak eginez ibiliko dira herriko karriketan barrena. Ondren zubi gainera igo eta dantzatu dute.