Martzelo Lasa Zeberio 1936an eraildako olaberritarraren gorpuzkiak etxera itzuli dira. Aranzadi zientzia elkarteak joan den irailean aurkitu zituen, Lizarrustin, eta haren familiaren esku utzi ditu orain. Atzo egin zuten Lasa omentzeko ekitaldia, Olaberriko udaletxean. Senideek eta Aranzadiko kideek ez ezik, udal ordezkariek eta Gogora institutukoek ere parte hartu zuten ekitaldian. Udaletxeko aretoa goraino bete zuten herritarrek.
Lasa 1936ko abuztuaren 25ean desagertu zen, eta 82 urte geroago aurkitu zuten haren gorpua, Lizarrustin. Aranzadi zientzia elkarteak, DNA probak egin, eta gorpuzkiak Martzelo Lasarenak zirela baieztatu zuen. Igandeko ekitaldi hunkigarrian itzuli zizkioten arrastoak familiari.
(jarraitu irakurtzen, 'Goierriko Hitza'-n)