Pedro Sanchez (PSOE) Espainiako gobernuburu izendatzeko saiorako "jarrera bateratua adostear" dira ERC eta EH Bildu, biek gaur Bartzelonan egindako bileraren ostean ohar baten bidez esan dutenez. Kongresuan eta Senatuan elkarlanerako akordio estrategikoa dute bi taldeek, "independentismo aurrerakoia" sustatzeko.
ERC eta EH Bilduk adierazi dute haien erabakia Sanchezek hartuko duen jarrerarekin eta egin nahi duenarekin "oso lotua" egongo dela; "hau da, elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egiten duen eta jarrera demokratikoak izatetik aldendu nahi duen erabaki behar du Sanchezek".
ERCtik Pere Aragones, Gabriel Rufian, Marta Vilalta, Sergi Sabria eta Carolina Telechea izan dira batzarrean, eta EH Bildutik, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua eta Gorka Elejabarrieta.
Bi taldeen artean 19 diputatu dituzte Kongresuan: 15 ERCk eta 4 EH Bilduk.