Foru hauteskundeak

Xabier Ezeizabarrena hautatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako buru

Espero bezala, EAJko eta PSEko batzarkideen babesarekin aukeratu dute jeltzaleen hautagaia. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere ordezkari bana izango dute batzar nagusietako mahaian.

Ezeizabarrena —ezkerretik bigarrena, goian, batzarkideen ondoan gaurko goizeko saioan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2019ko ekainaren 19a
17:47
Entzun

Osatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusia ere. Eider Mendozaren (EAJ) lekua hartuta, Xabier Ezeizabarrena izango da batzar nagusietako presidentea legealdi berrian. EAJk eta PSEk gehiengo osoa eskuratu zuten maiatzaren 26ko bozetan, eta gehiengo horren isla da mahaiaren osaera ere: Ernesto Merino (EH Bildu) izango da lehen presidenteordea, eta Julio Astudillo (PSE) bigarrena. Lehen idazkaria Elkarrekin Podemosen esku geratu da —Maribi Eizagirre izango da idazkaria—, eta jeltzaleen esku bigarrena —Saioa Bandres—. Hala, mahaiko bost ordezkarietatik hiru izango dira EAJ-PSEkoak.

Bozketen ondoren, Ezeizabarrenak adierazi du "zauritutako demokrazia indartu" nahi duela: "Euskadin nahiz Katalunian, herriak dioena bete behar dugu bakean bizitzeko, estatuarekiko harremanak herrien arteko berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarrituz".

Horrenbestez, gaurko Gipuzkoako bilkurarekin, osatuta geratu dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiak, baita Nafarroako Parlamentua ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.