Bozen ondorena

PSE-EEko militanteen %90 agertu da EAJrekin sinatutako itunaren alde

Bizkaiko emaitzetan handiagoa izan da itunaren kontra bozkatu dutenen pisua. %17k egin du ezezkoaren alde.

jarraia167644.jpg
2019ko ekainaren 13a
07:16
Entzun

EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzen adostu duten ituna indarrean jarri aurretik, alderdi sozialistako oinarriek onartu behar zuten gaur bozketan. Baiezkoa eman dute PSE-EEko militanteek, alde handiarekin. Hamar militantetik bederatzik, balekoa eman dio akordioari. 2.998 boto izan dira guztira. Horietatik, 2.703 izan dira baiezkoak (%90,16), 266k bozkatu dute aurka (%8,87), 27 boto zuri izan dira eta bi baliogabe.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan izan da alderdi, baina. Araban eta Gipuzkoan handiagoa izan da itunak jaso duen babesa, Bizkaian jaso duenaren aldean. Araban eta Gipuzkoan ezezkoaren ehunekoa ez da hiru puntura iritsi —%2,65 Araban eta %2,6 Gipuzkoan—. Aldiz, Bizkaian botoen %17,06 izan da itunaren kontrakoa.

Azken herrialde horretan izan da militante bozkatzaile gehien ere. Bizkaian, 2.893 lagunek bozkatu dute; Gipuzkoan, 1.674k eta Araban, 621ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.