Hauteskundeen ondorena

Sozialistenganako "errespetuz" jokatzeko ohartarazi dio Mendiak EAJri

Arabako sozialisten buruak kritikatu egin du negoziazioak "hordagoen bidez bideratu" nahi dituztenen jarrera, Irungo zinegotzi jeltzaleari erreferentzia eginez. Gasteizko udalean lortutako "emaitza onak" nabarmendu ditu Mendiak. 

jarraia167483.jpg
arantxa elizegi egilegor
2019ko ekainaren 9a
10:26
Entzun

Askatu dute Irungo korapiloa, eta harekin batera instituzioetan elkarlanean aritzeko zuten oztopo nagusia. EAJ izan da azkenean atzera egin duena. Joseba Egibar GBBeko buruak jakinarazi zuen atzo alderdiaren erabakia. Baina PSE-EEko arduradunek aho zapore mingotsarekin jarraitzen dute. Ez zaie gustatu jeltzaleek Gipuzkoako bigarren hiri nagusian izandako jarrera. 

Idoia Mendia buruzagi sozialistak ohartarazi die jeltzaleei PSErekin koalizio gobernurik negoziatu nahi badute "errespetuz" jokatu beharko dutela. Ez hark eta ezta Arabako PSEren buru den Cristina Gonzalezek ez dute Xabier Iridoi Irungo zinegotzi jeltzalearen izena aipatu, baina argi utzi dute ez dutela "hordagorik" onartuko. 

Mendiak nabarmendu du EAJ eta PSE gai izan direla "instituzioen egonkortasuna" bermatuko duen elkarrizketa eremu bat ahalbidetzeko eta aurreratu du sozialistek "erantzukizunez" jokatuko dutela "herritarren interesak alderdiaren aurretik jarriz". 

Gasteizen bestelako emaitzak espero zituztenei ere zuzendu zaie buruzagi sozialista, eta adierazi du horiek "gutxietsi" egiten dutela alderdia eta "lurperatutzat" jo nahi dutela. "Gure proiektua zabala da eta beti egongo gara prest akordiorako eremuak zabaltzeko". 

Datorren larunbateko udalbatzarretan aukeratuko dituzte datozen lau urteetarako alkateak, eta Irungo auzia argituta pentsatzekoa da foru aldundietarako ez ezik, jeltzale eta sozialistek beste hainbat udaletarako ere akordioak itxiko dituztela. Tartean EH Bildu indar subiranista lehen indarra den herri batzuetan; horien artean daude Andoain, Pasaia, Lezo, Soraluze (Gipuzkoa) eta Zigoitia (Araba), besteak beste. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.