Dr. John hil da, blues musikaren ikurra

Malcolm John McRebennackek sei alditan irabazi zuen Grammy saria. Piano jotzaile ezaguna 77 urterekin hil da, bihotzekoak jota.

jarraia167396.jpg
2019ko ekainaren 7a
10:12
Entzun

Jazza eta blues musikaren ikurretako bat hil da, Malcolm John McRebennack. Familiak eman du heriotzaren berri. 1960ko hamarraldian egin zen ezagun Dr. John izenez. Pianoa lagun New Orleanseko (AEBak) izarretako bat izan zen 60ko eta 70eko hamarraldietan, Fats Domino eta gisako beste hainbat musikariren bidea jarraituz.

Nazioarteraino heldu zen haren musikaren oihartzuna. Egindako lanak ere saria izan zuen, eta sei Grammy lortu zituen bere ibilbidean zehar. Jazza eta bluesa ez ezik, bestelako musika motak ere landu zituen estatabatuarrak, besteak beste, popa edota rock and rolla. "Abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea zen Dr. John eta bere ibilbideari esker New Orleanseko ikur eta Rock and Rollaren Ospearen Aretoko kide bilakatu zen", goraipatu du Neil Portnowek, Grammay sariak ematen dituen elkarteko buruak.

Dena ez zen, hala ere, erraza izan McRebennacken bizitzan. Bi urte egin behar izan zituen espetxean drogarekin atxilotu zutenean. Ezaguna zen heroinarekiko zuen menpekotasuna ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.