Wikipedia

Ia milioi bat ikustaldi izan ditu BERRIAren infografia batek

Euskarazko Wikipediak igo zuen, beste hainbaten artean, Txernobylgo hondamendiari buruzko infografia. Gertaera hari buruzko telesail baten arrakastaren eraginez, beste hizkuntza batzuetako milaka irakurlek kontsultatu dute BERRIAren infografia.

jarraia167361.jpg
2019ko ekainaren 6a
19:06
Entzun

Iazko ekainean, hitzarmena sinatu zuten Euskarazko Wikipediak eta BERRIAk. Besteak beste, euskarazko egunkariak 2012tik aurrera egindako infografiak Wikipediara igotzea adostu zuten —2.500 baino gehiago ziren orduan—. Euskarazko Wikipediak gaur jakinarazi duenez, ia milioi bat ikustaldi izan ditu Txernobylgo hondamendi nuklearrari buruzkoak. Lizentzia irekia zutenez, beste hizkuntza batzuetara itzuli zituzten infografia batzuk. Txernobyli buruzkoak milaka ikustaldi izan ditu, esaterako, ingelesez, hungarieraz, italieraz eta errusieraz, hondamendi hari buruzko telesail baten eraginez.

Wikipediak zabaldutako datuen arabera, 955.381 zituen artikuluak gaur goizean. Ingelesez, esaterako, 618.313 ikustaldi zituen. "Txernobyli buruzko telesailaren arrakasta dela eta, hilabete honetan hainbat hizkuntzetako artikuluetan infografia hori jarri dute, eta ikustaldiek gora egin dute etengabe", azaldu dute Euskarazko Wikipediako arduradunek.

Infografian, besteak beste, 1986an eraikitako sarkofagoari buruzkoak bildu zituen BERRIAk infografian. Pisua, luzera nahiz garaieraren erreferentzia gisa, La Gaviota gas plataformarekin, Bizkaia Zubiarekin eta BECekin alderatu zituen. Euskal Herriko leku ezagun horiek izango dituzte erreferentzia ingelesez, hungarieraz edo errusieraz BERRIAren infografia irakurtzen dutenek ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.