Gaur egin du publiko berria Realak. Xabi Alonso futbol jokalari ohia arituko da entrenatzaile lanetan Realaren bigarren taldean. Prentsa ohar batean jakinarazi du klubak albistea: "Harena da etorkizuna, eta orain, gurekin partekatuko du. Zain geunden. Ongi etorri etxera, Xabi". Aitor Zulaika ordezkatuko du Alonsok.
Joan den urtebetean, Madrilen aritu da Alonso entrenatzaile lanetan, talde infantilarekin. Jokalari gisa, 124 partidu jokatu zituen Realarekin, eta titulu ugari lortu ditu bere ibilbidean: bi Munduko kopa, bi Eurokopa, Europako bi Superkopa, bi Champions, Espainiako Liga bat eta Alemaniako hiru.