Euskal presoak

Josu Urrutikoetxea aske uzteko eskatu du intelektual talde batek

Urrutikoetxearen atxiloketa "albiste txarra" dela diote agirian, eta euskal gatazkaren konponbiderako euskal presoaren lana "ezinbestekoa" izan dela diote. Besteak beste, Alain Badiou idazle eta filosofo frantsesak eta Antonio Negri filosofo italiarrak sinatu dute adierazpena.

Josu Urrutikoetxearen aldeko mobilizazio, orain bi aste, Ugaon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Maider Galardi
2019ko maiatzaren 30a
07:20
Entzun

Liberation egunkarian argitaratutako adierazpenean, Urrutikoetxearen ibilbide militantearen berri ematen dute, eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin izandako negoziazioetan Urrutikoetxeak izandako eragina ere jartzen dute mahai gainean. Gainera, Euskal Herrian "inoiz ikusi gabeko" bake prozesu bat izan dela azpimarratzen dute filosofo eta idazleek: "Harritu egiten du alde bakarreko prozesuak".

Horregatik, Urrutikoetxeak jokatutako rola beste lider batzuk bestelako gatazka batzuetan izandakoekin alderatzen dute: "Hego Afrikan apartheida abolitu zenean, pentsatuko ahal genuen etorkizuneko Bakearen Nobela, Nelson Mandela, espetxera eramango zutela? Pentsatzekoa al da Ipar Irlandako Ostiral Santuko akordioaren ondoren Gerry Adams atxilotzea?". Sinatzaileen ustez, "ezin ulertzekoa" da Urrutikoetxeak "gatazka armatua amaitzeko egindako lanaren" ostean, "mespretxua eta errepresioa" jasatea.

Ondorioz, Frantziari eskatu diote "espazio politiko bat" irekitzeko, Urrutikoetxea espetxeratu dezaten eragozteko "etorkizunera begira bakearen eraikuntzarako ezinbestekoa" izan baita. Agiriaren bost sinatzaileak dira: Alain Badiou, Etienne Balibar, Jean-Luc Nancy, Antonio Negri, Jacques Rancière eta Thomas Lacoste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.