Espainiako Gorteak

Idurre Bideguren senatari autonomiko aukeratu du Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduko hautagaia senatari aukeratu dute legebiltzarraren gaurko osoko bilkuran, Jon Iñarrituren ordezko.

Idurre Bideguren (erdian), Eusko Legebiltzarrean, senatari aukeratu duten osoko bilkuran. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2019ko maiatzaren 30a
11:54
Entzun

Idurre Bideguren Bermeoko jarduneko alkatea Espainiako Senaturako ordezkari aukeratu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduko senatari berriak Jon Iñarritu ordezkatuko du, azken hori Espainiako Kongresurako diputatu izendatua izan baita. Bideguren bigarren bozketan aukeratu dute, aldeko 22 boto eta 50 boto zurirekin.

Bidegurenek ERCrekin batera osatuko du taldea Senatuan, EH Bilduk alderdi kataluniarrarekin elkarlanerako lortu duen akordioaren ondorioz. Senatari aukeratu berriak nabarmendu du ERCrekin "oso ona" izan dela harremana, eta pozik agertu da "horren talde garrantzitsua" osatu izanagatik.

"Orain helburu bateratuetan lan egingo dugu. Uzta emango duela uste dut. Garrantzitsua da Euskal Herriak ordezkaritza izatea ahal dugun erakunde guztietan", adierazi du. Euskal Herriaren subiranotasunaren alde lan egingo duela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.