Arretagune nagusiak zeintzuk ziren argi zegoen aurretik: Nafarroako Gobernua, Iruñea, Gasteiz eta Gipuzkoako gehiengoak. Asko hitz egin da horien inguruan azken asteetan, baina bozak igarota eta emaitzak eskuetan bestelako hausnarketak egiteko ordua heldu da.
Horixe egin du Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariaordeak hauteskundeen ondorengo egunean. Nafarroako aldaketa, Navarra Sumaren tsunamia, Iruñea eta EAJren gorakada Gasteizen eta Gipuzkoan... horiek guztaik ditu hizpide bideo-analisi honetan.