Bozkalekuak itxi bezain laster eman ditu EITBk udal hauteskundeetan egindako inkestaren emaitza. Hiruburuetako datuak bildu dituzte, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta Navarra Sumak, Iruñean. Hala ere, Gasteizen oso emaitza estua iragarri du inkesta horrek, eta Miren Larrionek ere eskura luke garaipena. Urtaranek eta EH Bilduko alkategaiak berdindu egingo lukete zinegotzietan, 7-8, baina boto kopuruan %0,5 aurretik legok EAJkoa.
Arabako eta Nafarroako hiriburuetan daude gaurko interes gune nagusienetako batzuk. Iruñean Navarra Sumak irabazita ere, inkestak aldaketaren lauko alderdiei ematen dizkien aurreikuspen onenarekin alkatetzan jarraitzeko aukera izan dezake Joseba Asiron EH Bilduko alkategaiak. Hauek dira inkestaren emaitzak:
IRUÑEA
NS: 10-11 (lehen 10)
EH Bildu: 7 (5)
PSN: 4 (3)
Geroa Bai: 3-4 (5)
Ezkerra: 1-2 (1)
Elkarrekin Podemos: 1 (0)
GASTEIZ
EAJ: 7-8 (5)
EH Bildu: 7-8 (6)
PP: 5-6 (9)
PSE: 4 (4)
Elkarrekin Podemos: 3 (2+1)
DONOSTIA
EAJ: 11 (9)
EH Bildu: 7 (6)
PSE: 5 (7)
Elkarrekin Podemos: 2 (2)
PP: 2 (1)
BILBO
EAJ: 14-15
EH Bildu: 6
PSE: 4
Elkarrekin Podemos: 3-4
PP: 2