Gizonezkoen Euskal Selekzioak deialdi apala osatu du maiatzaren 29an Panamaren aurka, Panama hirian jokatu beharreko partidarako. Javier Clementeren lehen partida da hautatzaile karguan, eta Athletic Bko bost jokalarirekin osatu du deialdia. Normalean lehen taldeetako jokalariak baino ez dira joaten selekzioarekin.
Athleticetik: Aritz Aduriz, Jesus Areso, Mikel Balentziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrañaga, Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, Asier Villalibre eta Daniel Vivian Moreno.
Realetik: Aritz Elustondo, Aihen Muñoz eta Asier Illarramendi. Alavesetik: Manu Garcia.
Leganesetik: Unai Bustinza eta Javier Eraso.
Levantetik: Aitor Fernandez.
Deialdia apalaren arrazoien artean dago, besteak beste, euskal jokalari esanguratsu asko Espainiako 21 urtez azpiko deialdian daudela (Oiartzabal, Simon, Zubeldia, Merino...), Osasunaren liga ez dela bukatu, eta ohikoak izan diren jokalari askori kontratua bukatu berri zaiela (Susaeta, Iturraspe...), eta talde bila ibiltzean zailagoa dela selekzioarekin joatea. Halere, hutsunea deigarriak daude, Iñaki Williamsena edota Iker Muniainena besteak beste.