Buztintxuri eta Mendillorriko armarriak ageri dira Iñaki Iriarte UPNako parlamentariaren txioan. Politikariak zuzenean esaten ez badu ere, EH Bilduren gain jartzen du armarri horien egiletza, eta "laguntxoen sozialismoa" egitea egozten dio alderdiari, bi irudietan arrano beltza ageri dela eta.
El ayuntamiento de Bildu en Pamplona: cada nuevo barrio un chiringuito. Es lo que se llama sozialismoa de amiguetes. pic.twitter.com/9yf8cfMxid
— Iñaki Iriarte Lopez (@inaki_iriarte) 2019(e)ko maiatzaren 19(a)
Txioa, ordea, ez da oharkabean igaro sarean. Erabiltzaileek berehala erantzun diote Iriarteri gogoraraziz 2015eko hauteskundeen aurretik egin zirela bi armarri horiek Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente zela, eta, beraz, koalizio abertzalea Iruñeko alkatetzara heldu baino lehenago.
Bi auzootako armarriak aukeratuak izan ziren EH Bildu alkatetzara heldu baino lehenago (eta auzokideek beraiek aukeratu zituzten, ez udalak). Baina ezerk ez ditzala zure obsesioak apaldu... https://t.co/3Sob3EWQZa
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 2019(e)ko maiatzaren 20(a)
Elur Abertzale gisa sinatzen duen erabiltzaileak azaltzen dio Iriarteri nola egin zen armarrien aukeraketa. Haren arabera, 2015eko maiatzaren 8an zazpi proposamen aurkeztu zituzten Buztintxuri auzoko armarrirako, eta bozketa hilaren 23an egin zen, udal hauteskundeak baino egun bat lehenago. Azkenean, Iriartek bere txioan jasotakoak irabazi zuen. Auzoko gazte batek egina zen, eta jaietan suziria botatzea izan zen haren saria.
Erabiltzaile horrek berak gogorarazten dio UPNko parlamentariari armarriena ez dela ohitura berria, eta ohikoa dela jai batzordeenak diren irudiak gerora auzoko ikur bilakatzea. Horren adibide gisa jartzen ditu Iruñeko zortzi auzotako armarriak, horietako gehienak Nafarroan horren zabaldua dagoen arrano beltzaren irudiarekin.
4. Esto de los escudos no es nada nuevo en los barrios de Iruñerria, ni mucho menos reciente. Principalmente, dichos escudos representan a las Jai Batzordes, Gazte mugimendus... y a posteriori han sido adoptados como escudos del barrio. Aqui tienes varios ejemplos: 4/1 pic.twitter.com/kVb3reXWgP
— KALEKO GARRAXIA · ï¼ÂƒAï½ÂŒï½Â”ï½Â“ï½ÂÂÂï½Â“ï½Â•ï½Â‹ï½ÂÂÂï½ÂÂÂï½Â‹ Aï½Â“ï½Â‹ï½Â… (@elur_abertzale) 2019(e)ko maiatzaren 20(a)