Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa hasi du Ciudadanosek Errenterian (Gipuzkoa) egindako ekitaldiaren harira izandako protesten inguruan. Apirilaren 14ko ekitaldiaren ondoren, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak jarri zuen salaketa Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, "irain, mehatxu eta gorroto" delituengatik. Salaketan zioenaren arabera, ehunka pertsona bildu ziren haien aurka egiteko, eta "faxistak kanpora", "alde hemendik", eta bestelako oihuak egin zizkieten alderdiko jarraitzaileei. Fiskaltzak ikerketa hastea erabaki du orain.
Horretarako, Ertzaintzari eskatu dio egun hartan jazotakoen inguruko txostena bidaltzeko, ekitaldian nahiz haren aurkako protestetan parte hartu zutenak identifikatzeko.
Riveraren bisitaren harira, besteak beste, xingola hori handiak jarri zituzten hainbat eraikinetan.