Machiko Kyo, 1950eko hamarkadan Japoniako aktore ezagunenetakoa izan zena, atzo hil zen Tokion, 95 urte zituela. Akira Kurosawak zuzendutako Rashomon-ek (1951) eman zion ospea, baina bere herrialdeko beste hainbat zinemagile ezagunekin ere egin zuen lan; hala nola, Kenji Mizoguchirekin —Ugetsu monogatari (1953), Yôkihi (1955)— eta Teikosuke Kinugasarekin —Jigokumon (1954)—. AEBetan The Teahouse of the August Moon filmatu zuen Marlon Brandorekin (Daniel Mann, 1956).
Zinema
Machiko Kyo aktore japoniarra hil da
Besteak beste Akira Kurosawaren 'Rashomon' ospetsuan egin zuen lan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu