Kargu publiko ugaritan ibilia da Juan Ignacio Perez Iglesias katedraduna; besteak beste, EHUko errektore lanetan, 2004tik 2008ra. Orain, Perez Iglesiasen ibilbidea saritzea erabaki du Eusko Ikaskuntzak. Harentzat izango da aurtengo Eusko Ikaskuntza-Labora Kutxa saria.
EHUko errektoretzara heldu aurretik, dekanotzan eta errektoreordetzan ere aritu zen Perez Iglesias, bai eta ETBko Administrazio Kontseiluan ere. Gaur egun, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra zuzentzen du.