EUSKO LEGEBILTZARRERAKO BOZAK

Ortuzarrek ez du baztertzen hauteskundeak aurreratzeko aukera

Udal eta foru bozen ostean oposizioak Jaurlaritzari "planto" egiten jarraitzen badu, aukera hori mahai gainean egon litekeela dio EAJren EBBko presidenteak. Erkorekak baztertu egin du berriz ere aukera hori.

Urkullu, Ortuzar eta Esteban, Aberri Eguneko EAJren ekitaldian. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko maiatzaren 8a
07:13
Entzun

Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzeko aukera zeresana ari da ematen berriz. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteari elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta, han esan duenez, udal eta foru hauteskundeen ostean oposizioko alderdiak Eusko Jaurlaritzari egiten ari zaizkion "plantoak" jarraitzen badu, ez du baztertzen aukera hori. "Deigarria da Bildu eta PP ia denean ados jartzen ari direla, batez ere, Jaurlaritzari ezetz esateko", adierazi du Ortuzarrek. Onartu du ez duela uste hauteskundeak aurreratzera iritsiko direnik, bi alderdi horiek "estrategia aldatuko" dutelako, baina egin du ohartarazpen bat ere: "Beste kontu bat da halako planto bat egotea eta ezinezkoa izatea mahai gainean dauden gaietan aurrera egitea. Kasu horretan, lehendakariak hartuko du herriarentzat onena den erabakia".

Goizean Ortuzarrek esandakoen ostean egin diote galdera Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileari legebiltzarreko korridoreetan. Hark baztertu egin du Ortuzarrek mahai gainean jarritako aukera. Esan du Jaurlaritza jada ari dela aurrekontuak lantzen, eta ez dutela buruan hauteskundeak aurreratzea.

"Aitzakia" bila ibiltzea egotzi die EH Bilduk

EH Bilduk ere hitz egin du aurrerapen posible horren inguruan. Batetik, ukatu egin du PPrekin batera Jaurlaritzari "pintza" moduko hori egiten ari direla. Bestetik, Urkulluri eta EAJri egotzi die "aitzakia" bila dabiltzala hauteskundeak aurreratzeko. Maddalen Iriarte eta Unai Urruzuno legebiltzarkideek Jaurlaritzaren jarrera "zinikoa" salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.