Burgosko Prozesuaz eta Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketaz ariko dira gaur Donostian

Gure Esku dinamikak eta Erabakizaleak elkarteak Miguel Castells eta Benet Salellas abokatuen arteko solasaldia antolatu dute. Donostiako Aquariumean izango da, 19:00etan.

2019ko maiatzaren 3a
20:34
Entzun

Castellsek Burgosko Prozesuan parte hartu zuen, epaituen defentsa abokatu gisa, eta Salellas Jordi Cuixarten abokatu gisa ari da Kataluniako prozesu independentistaren kontrako epaiketan. Biak elkartuko dituzte gaur Gure Esku dinamikak eta Erabakizaleak erabakitzeko eskubidearen aldeko juristen elkarteak, bi epaiketa horietan izan dituzten esperientziak trukatzeko.

Solasaldia Donostiko Aquariumean egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.