Javier Maroto diputatu eserlekurik gabe geldituko dela ziurra da. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, estatutik kanpo bozkatu dutenen botoak zenbatzea falta zen, EH Bilduren eta PPren arteko alde estua irauliko zen ala ez jakiteko. 604 botoko aldea zuten hauteskunde gaua amaitu zenean, eta laugarren eserlekua EH Bilduren esku zegoen, behin behinean —EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek ere bana eskuratu dituzte—. Estatutik kanpo emandako botoak zenbatuta, berretsi egin da diputatu banaketa hori. EH Bilduren hautagai Iñaki Ruiz de Pinedo Arabaren ordezkari izango da Espainiako Kongresuan.
🗳ï¸ÂÂÂÂÂÂÂAtzerriko botoaren (CERA) zenbaketa amaituta:
— EH Bildu Gasteiz (@ehbildugasteiz) 2019(e)ko maiatzaren 1(a)
🙋♀ï¸ÂÂÂÂÂÂÂ🙋♂ï¸ÂÂÂÂÂÂÂ24.746 boto-emaile izan ditugu Araban
ðŸ¤Â—Besarkada handi bat guztiei!
ðŸÂÂÂÂÂ’ªZuei guztiei esker Iñaki Ruiz de Pinedo Madrilgo Kongresuan egongo da arabarron ahotsa izateko.#Erabaki#ParaAvanzarpic.twitter.com/lJha5aKNXG
Guztira, 24.746 boto lortu ditu EH Bilduk, eta 24.304 eskuratu ditu PPk.
Nafarroan, PSNk eta EH Bilduk lehia estua izan zuten azken diputatua lortzeko. Sozialistek 400dik gora botoren aldearekin lortu zuten azken diputatua, eta alde hori indartu egin dute Espainiako Estatutik kanpo jasotako botoek: 1.543 botoetatik 507 jaso ditu Navarra Sumak, 377 PSNk, 234 Unidas Podemosek, 133 Voxek, 119 EH Bilduk eta 97 Geroa Baik.