Inkesta

EITBren inkestaren arabera, PSE-PSNk izango lituzke diputatu gehien Hegoaldean

Sozialistek zazpi edo zortzi izango lituzkete, EAJk sei, Unidas Podemosek bost, EH Bilduk bi, Navarra Sumak bat eta PPk bat edo bakar bat ere ez.

2019ko apirilaren 28a
23:41
Entzun

Bozkalekuak itxi eta berehala, EITBk zabaldu duen inkesta baten arabera, alderdi sozialistak eskuratuko lituzke gaur ordezkari gehien Hego Euskal Herrian. Zehazki, zazpi eta zortzi diputaturen artean izango lituzkete PSEk eta PSNk Espainiako Kongresuan. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bina aterako lituzkete, eta Araban bigarrena PPrekin izango luke lehian. Inkesta aste honetan egin du GAD3 etxeak, telefonoz.

PPk ordezkari hori aterako luke soilik Hegoaldean, Navarra Suma koalizioak lortutakoez gain (lehen biak UPNko hautagaiak dira koalizioan).

EAJk sei diputatu izango lituzke, 2016ko hauteskundeetan lortutakoak baino bat gehiago. Irabazitako diputatu hori Bizkaian irabaziko lukete jeltzaleek, hirugarrena. Gipuzkoan bi aterako lituzke eta Araban, bat. EH Bilduk, berriz, 2016ko diputatu kopuru berbera izango luke gaurko bozetan, eta lehen bezala, bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan. Beraz, Bel Pozueta Nafarroako zerrendaburua eserlekurik gabe geratuko litzateke Madrilen EITBren zundaketaren arabera.

Unidas Podemos litzateke beste ordezkariak eskuratuko lituzkeen alderdia. Bost aterako lituzke: Bizkaian bi eta gainontzeko herrialdeetan, bana.

Nafarroan Navarra Sumak UPNk eta PPk orain arte izan dituzten bi eserlekuei eutsiko liekete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.