Aireportuak

Forondako aireportua 24 orduz zabalik izango da aurrerantzean

Azken zazpi urteetan gorabehera handiak izan dira Forondako aireportuaren orduetan, eskariaren araberako irekitzeekin eta abarrekin

Iñigo Urkullu, Forondako aireportuko ekitaldi batean. DAVID AGUILAR, EFE.
2019ko apirilaren 25a
12:45
Entzun

Gaurtik aurrera, egunez zein gauez, uneoro egongo da irekita Forondako (Araba) aireportua: 24 orduz. Duela zazpi urte mugatu zuen ordutegia Espainiako Gobernuak, eta hura zabalduta, zama hegaldiez gain, bidaiarientzako hegaldi gehiago eman asmo dituzte. Dena den, horretarako denbora beharko dela ohartarazi dute.

Iaz, 62.000 tona mugitu ziren Forondan —jarduera hori da nagusi gaur egun—. Bidaiariak, berriz, 140.000 bat izan ziren. Charter hegaldiak alde batera utzita, Ryanair konpainia da hegaldi erregularrak eskaintzen dituen bakarra: Sevillara, Tenerife hegoaldera, Palmara, Koloniara eta Bergamora eskaintzen ditu hegaldiak.

EH Bildu "pozik" agertu da berriarekin. Hala adierazi du Kike Fernandez de Pinedo hautagaiak: "Hurrengo helburua izan behar da euskal aireportuak hemendik bertatik kudeatzeko eskumena lortzea".

Azken zazpi urteetan gorabehera handiak izan dira Forondako aireportuaren orduetan, eskariaren araberako irekitzeekin eta abarrekin. Mariano Rajoyren gobernuaren 2018ko aurrekontuak babesteko EAJk PPrekin hitzartutako akordioan jaso zen Forondaren ordutegia handitzeko diru saila, baina aurrekontu haiek ez ziren aurrera atera, ezta 2019rako Pedro Sanchezenak ere. Gauzak horrela, azkenean Aenak jarri du dirua. Gaurtik aurrera, hamabost langile gehiago izango ditu aerodromoak —42 orotara—, hamar suhiltzaile, zentral elektrikorako hiru behargin eta eragiketetarako bi teknikari gehiagorekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.