Europako bozak

"Europan lankidetza indartzeko" hitzarmen bat sinatu dute EAJk eta PdeCATek

Europan "estaturik gabeko nazioei dagokigun tokiari buruzko eztabaida sustatzeko" konpromisoa hartu dute bi alderdiek. Nor bere aldetik aurkeztu da Europako Parlamentuko hauteskundeetara.

Ortuzar eta Bonhevi, gaur, Bilboko Sabin Etxean. EAJ.
2019ko apirilaren 9a
07:15
Entzun

Europako hauteskundeetarako zerrenda bateratua osatu gabe geratu ziren EAJ eta PDeCAT, baina ez dute erabateko hausturaren irudirik eman nahi izan. Bozen ondoren ere "lankidetza indartzeko", adierazpen bat sinatu dute gaur Andoni Ortuzar EBBko buruak eta David Bonvehi PDeCATeko presidenteak. "Euskadiren eta Kataluniaren askatasuna" aipatu dute helburu gisa, eta azken hamarkadetan "Espainiako Estatuaren eta Europa batuaren barruan" bi nazioentzat "toki duin eta bidezkoa" lortzeko lan egin dutela azaldu dute. Bilboko Sabin Etxean egin dute adierazpena sinatzeko ekitaldia.

"Espainiako indar nagusiek eragozpenez bete dutela bide hori", salatu dute Ortuzarrek eta Bonhevik, eta kezka agertu dute Espainiaren "defizit demokratikoagatik". Kataluniako prozesua aipatu dute adibide modura: "Prozesu politiko baketsu eta zibikoak erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida demokratiko sakona planteatu du. Espainiako Estatuaren erantzuna, berriz ere, ezezkoa izan da".

Alderdi gisa "europarzaleak" direla nabarmendu dute EAJko eta PDeCATeko buruek, eta hiru puntu adostu dituzte. Lehenik, "gizartean zabaltzea solaskidetza politikoa dela bde bakarra Euskadik eta Kataluniak Espainiako Estatuarekin dauzkaten arazo politikoak konpontzeko". Bigarrenik, bi nazioen aitorpenean "aurrera egiteko" xedea agertu dute, "berezko duten autodeterminazio eskubidea aitortua izan dadin". Hirugarrenik, EBren barruan "estaturik gabeko nazioei dagokigun tokiari buruzko eztabaida sustatzeko" konpromisoa jaso dute adierazpenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.