Nafarroako iparraldea zeharkatuta, Sakanatik Arabarako bidea egin du gauean 21. Korrikak. Besteak beste, Altsasutik igaro zen goizaldean, eta Altsasuko Gurasoek egin zuten kilometro bat, espetxeratutako gazteen argazkiak atzean zituztela.
1118. kilometroa, @Altsasugurasoak-en kilometroa #Korrrika#Klika@berriapic.twitter.com/SSDztzskWX
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
Lautadatik sartu da 21. Korrika Araban. 07:00 aldera sartu da Asparrenan, eta Zalduondon buruhandiek eraman dute lekukoka. Handik, Agurainera egin dute, eta jendetza elkartu da kilometro horietan. Besteak beste, omenalditxoa egin diote AEK-ko kideek irakasle erretiratu bati.
Araban lehenengo kilometroak egiten ari da #korrika21 eta Zalduondon buruhandiek ere #klika egin dute! pic.twitter.com/zJqh4PEIIl
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
#Korrika ez da beti zalaparta eta bulla. Bizitzan bezala, batzuetan komeni da zaratarik gabeko momentuekin gozatzea. Aupa Aratz! pic.twitter.com/L807dS6F8F
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 9(a)
Arabako Errioxan ibiliko da gaur 21. Korrika: Guardian, Eltziegon, Samaniegon... 19:15 aldera espero dute Bastidan, eta abagune berezia izango da han ere. 1252. kilometroa bateratua izango da: elkarrekin egingo dute euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariek. Aurreko Korrikan egindako Santiago zubiko kilometroaren jarraipena izango da, eta Aro berriari Klika egitasmoan Albaolan hartutako konpromisoen hurrengo urratsa. Gauez, berriz, Trebiñun sartuko da lekukoa.