Tomas Yerrok jasoko du Vianako Printzea saria

Maiatzaren 4an egingo dute saria emateko ekitaldia, Vianan.

Tomas Yerro idazle eta irakaslea, artxiboko argazki batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Berria
2019ko apirilaren 5a
17:45
Entzun

Gaur goizean egin du bilera Nafarroako Gobernuko Kultura Kontseiluak, eta horren ostean, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilariak jakinarazi du Tomas Yerro idazle eta irakasleak (Lerin, 1950) jasoko duela aurtengo Vianako Printzea saria. Nafarroako Gobernuak urtero banatzen du sari hori, kultura arloan bereizi diren pertsona edo taldeak omentzeko helburuarekin. Hilabete barru jasoko du Yerrok saria, Vianan. Hain zuzen, hiriak 800 urte beteko ditu aurten.

Tomas Yerrok Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle izan da, eta literatur lanak argitaratu ditu hainbat hedabidetan. Nafar Ateneoa sortzeko prozesuan parte hartu zuen, eta Nafarroako Gobernuan ere izan ditu ardurak: Nafarroako Gobernuko Kultur Ekinaldien zerbitzuko buru izan zen 1991tik 1995era, eta Kultura zuzendari nagusi 1995etik 1999ra.

Beste bost hautagai zeuden saria jasotzeko: Amaia Remirez eta Raul de la Fuente zinemagileak, Sagrario Aleman euskaltzaina, Atenea funazioa, Fernando Hualde idazle eta ikerlaria, eta Pamplonesa musika banda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.