Egun osoko jaia prestatu dute Izarbeibarreko herritarrek 21. Korrikari hasiera emateko. Dianekin esnatu da Gares, eta goizean hainbat ekitaldik alaitu dute eguna herri bazkariaren aurretik. Plazan izan da Korrikari hasiera emateko ekitaldia, Anabel Arraizak gidatuta eta Demode Quartet taldearen parte hartzearekin, eta plaza jendez bete da Korrika abiatzen ikusteko. Asier Amondo Korrikako arduradunak lekukoaren barruan sartu du apirilaren 14an Gasteizen irakurriko den mezua, eta Izarbeibar eta Mañeruibarreko herrietako ordezkariei eman die lekukoa eskura. Hauek jendearen beroaren babesean egin dituzte lehen metroak.
Izarbeibar eta Mañeruibarko ordezkarien ondoren, Garesko Udalak hartu du lekukoa, eta Zabaltzagain guraso elkartearen txanda izan da hirugarren kilometroan. Horien ostean, eremu erdaldunetik eremu mistora pasatu diren Nafarroako herrietako ordezkariena. Gero, hurrenez hurren, Garesko ezker abertzaleak, Garesko Gazte Asanbladak, Artazu herriak, Izarbeibarko mankomunitateak, Garesko eskolako irakasleak eta Emunek hartu dute lekukoa.
Zonalde ez euskaldunetik zonalde mistora pasatako alkateek egin dute 21. korrikako 4. kilometroa. Argazkian Leotzeko eta Erriberriko alkateak. Gora zuek ta gora Nafarroa euskalduna!! #Klika#Korrika#gares@AEK_euspic.twitter.com/dhShmrZWNx
— Eguz (@mari_eguz) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Garestik Lizarra aldera jo du Korrikak, eta Lizarratik Lodosara arteko bidea egingo du gaur.
Garestik irteten. Zubia da gaurko irudi eta ikur @berria#Korrikapic.twitter.com/OCapTEtzCw
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
#korrika21 Lizarran!!! pic.twitter.com/rvSSg0s4QR
— AEK (@AEK_eus) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Korrikari ekin aurretik, urduritasuna, ikusmina eta ilusioa izan dira Garesen. Prestaketa lanetara jende ugari gerturatu da goizetik.
Garesen giroa berotzen plazan. Bost ordu eskas #Korrika abiatzeko. Jendea biltzen. @berriapic.twitter.com/Igo1dnzWZF
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) April 4, 2019
Gaiteroak eta dantzariak, #Gares-ko kaleetan. Hau da @korrika. Festa bat euskararen alde, gaur Nafarroaren bihotzean. #klika@berria#korrikahttps://t.co/DbHh1vxKuk
— Jon Ordoñez Garmendia (@jonordoez) April 4, 2019
#Gares-en furgonetak, laialariak, oholtza... dena prest da @korrika-ri hasiera emateko. @berria ere hemen da irteera zuzenean emateko eta 20:00etan #Korriklika saioa eskaintzeko #klika#Korrikapic.twitter.com/pGkvc0Fb96
— Jon Ordoñez Garmendia (@jonordoez) April 4, 2019
Korrikari lasterketa barrutik jarraipena egingo dion BERRIAko taldea ere datozen egunetarako prestatzen aritu da. Garikotz Goikoetxea kazetariak eta Julen Aperribai bideogileak Korrikaren furgonetatik emango dute lasterketaren berri.
Korrikako lasterketa buruan joango diren furgonetak. AEK
Gurean, gaur arratsaldean hasi da Korrika, baina ozeanoaren beste aldean aurre hartu diote Euskal Herriko lasterketari eta euren Korrika txikia abiatu dute lehenago. Boiseko ikaskolako haur talde batek eskolako atarian egin du lasterka, Korrikaren pankarta bat eskuetan hartuta. Bideoa sare sozialetan zabaldu da.
Bruselan ere lasterka aritu da euskaltzale talde bat, Korrikarekin bat eginez.
Brusela ere euskararen alde!!! Badoa aurrera korrika!!!!!! #Korrika#BatZukpic.twitter.com/Xeoke4JN7v
— Mikel Rotaetxe Kerejeta (@mrotaetxe) 2017(e)ko apirilaren 1(a)
'Klika': euskararen hautua
Klika izango du lelo gisa aurtengo Korrikak, euskararen aldeko jokabideak hartzeko deia. "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea". Euskararen aldeko ekintza masiboa da Korrika, baina aldekotasun hori ekimen bihurtzea jarri du erronkatzat AEK-k: hitzetatik ekintzetara pasatzea. "Konpromisoak hartzeko garaia da". Hori izango da aurtengo ardatza.
Lekukoak 2.560 kilometroko bidea egingo du, eskuz esku. Nafarroan ibiliko da larunbatera arte: Iruñera etzi arratsaldean iritsiko da. Igandean Zuberoatik, Nafarroa Beheretik eta Lapurditik igaroko da —Baionatik, igande arratsaldean—. Astelehenean Nafarroan izango da berriro, iparraldean; asteartean, Araban; asteazkenean, Bizkaian, Txorierrin eta Uribe Kostan. Ostegun-ostiralean, bi hiriburu: ostegunean, Bilbo, bazkalondoan; ostiralean, Donostia, arratsaldean. Larunbatean Gipuzkoa barnealdea eta Durangaldea igaroko ditu Korrikak. Igandean, apirilaren 14an iritsiko da helmugara: Gasteizera.