Gauez, ezkutuan, ilunpean, "gorrotoz" apurtu dituzte. Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka eta Villatuerta pasatuta, Lizarrara (Nafarroa) heltzekoa da gaur Korrika, 19:25 aldera, eta seinalizazioa eta gainerakoak prest zituzten herrian: kartelak, plastikoa... Gauez, ordea, apurtu egin dituzte. Hala jakinarazi du Kotarro Garean euskaldunon elkartearen aldizkariak.
Gauez, ezkutuan, ilunpetan, gorrotoz... Hizkuntza xenofobia gauean #Lizarra|n pic.twitter.com/Mun7vEG1hh
— kotarro (@kotarroeus) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
"Baina hizkuntza-eguraldia aldakor dator", erantsi dute aldizkariko kideek: "Entzun dugu 19:30erako korrikalari-enbata datorrela, bizpahiru furgoneta, lasterketa koloretsu eta zaratatsu bat; ehunka mingainez osaturik. Grisetik kolorera doan eguna izanen da".
Lizarrako alkate Koldo Leozek ere salatu du gaueko "barrabaskeria". "Uholde herritarra" goraipatu du hark ere; iluntzerako espero dute herrian, kaleak konpromisoz eta kolorez betetzeko.
#Lizarra ko "demokrata-toleranteak" betiko barrabaskerietan dabiltza, #euskara ren kontra erasotzen eta argi utziz ez dutela kultura aniztasunik nahi, beraienak izan behar direla pentsamolde eta hizkuntza bakarrak.
— KoldoLeozGarciandia (@koldinni) 2019(e)ko apirilaren 4(a)
Jai dute, uholde herritarrak aurretik eramango ditu arratsaldean! https://t.co/eyBWcyRwnM
Goizekoaren oso bestelako irudiak utzi ohi ditu Lizarrak Korrikaren bueltan. Martxoaren 28an, esaterako, ehunka haur batu ziren Korrika Txikira.
Korrika txikiak #Lizarra|lo kaleetan barrena atzo. Haurren oihu eta algara alaiek hiriko plaza bete zuten pic.twitter.com/eQSknjY1YB
— kotarro (@kotarroeus) 2019(e)ko martxoaren 29(a)