Espainiako kopa

Inoizko jendetzarik handiena San Mamesen, emakumezkoen partida batean

48.121 ikusle bildu ziren atzo San Mamesen: Europan emakumezkoen partida batean sekula bildu den ikusle kopururik handiena da. Hala jaso du The Washington Post egunkariak.

2019ko urtarrilaren 31
12:51
Entzun

Athleticek ezin izan zuen Atletico Madril gainditu atzo San Mamesen, nahiz eta zaleen bultzada inoiz ez bezalakoa izan zen. Talde-zurigorriak 0-2 galdu zuen Atletico Madrilen aurka. Madrildarrak hamar jokalarirekin aritu dira atsedenaldiaren ostean, baina kalitate handiko talde dela erakutsi du beste behin.

Hala ere, egun historikoa izan zen atzokoa Athleticentzat. 48.121 ikusle bildu dira San Mamesen, taldea animatzeko. Giro aparta sortu dute harmailetan. Athleticek adierazi duenez, emakumezkoen futbol partida bakar batek ere ez du gainditu Europan gaur San Mamesek bildu duen ikusle kopurua. Esaterako, iazko Eurokopako finalean —Alemaniak eta Norvegiak jokatu zuten elkarren aurka— 41.300 ikusle izan ziren.

Europan inoiz bildu den ikusle kopururik handiena da, klubaren esanetan. Nazioartean ere izan du oihartzuna partidak. Hala jaso du, esaterako, The Washington Post egunkariak ere. Munduan emakumezkoen partida batean ikusle gehien bildu zen aldia 1999koa izan zen, hedabide horren arabera: futbol amerrikarreko Rose Bowl finalekoa. 90.185 lagun bildu ziren AEBen eta Txinaren aurkako lehia ikusteko.

Jokalariek ere poza agertu dute zaleek emandako erantzunagatik, eta eskerrak eman dizkiete ikusleei:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.