Hego Sudango Slava Kiir presiendenteak amnistia eman die 2013an hasi zen gerra zibilaren ondorioz preso daudenei. Tartean da oposizioko Riek Machar liderra. Azken egunetan gobernuak eta oposizioak sinatutako bake itunaren ondotik etorri da amnistia.
Telebistan irakurritako ohar baten arabera, amnistia, Machar oposizioko liderrari ez ezik, gerra zibilaren ondorioz atxilotu dituztenen pertsona guztiei ere aplikatuko zaie.
Aurreko astean sinatu zuten bortz urteko gerraren ondoren, behin betikoa izatea espero dute bake ituna.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, gerrak 50.000 hildako baino gehiago eragin ditu eta 12 milloi biztanlek —Hego Sudango biztanleriaren laurdenak— ihes egin behar izan dute beren etxetatik. Estatuko ekonomia ere suntsitu du gerrak.