Naparra bilatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari

Naparraren gorpua Landetan bilatzeko galdegin dio; aurretik, Frantziako poliziak baztertutako inguru batean.

Iñaki rrazkin historialaria, Iñigo Iruin abokatua eta Eneko Etxeberria 'Naparra'-ren anaia, joan den astan egin zuten agerraldian. JON URBE, FOKU
2018ko maiatzaren 24a
20:45
Entzun

Jose Miguel Etxeberria Naparraren auzia artxibatzea baztertu zuen Auzitegi Nazionalak joan den astean, senideen eskaria aintzat hartuta, eta auzia ikertzen jarraitzeko diligentziak agindu zituen. Horien artean, Frantziako poliziari agindu dio iazko apirilean Landetan egin zituen bilaketa lanetan sakontzeko.

Izan ere, Naparraren gorpuaren bi kokapen posible zehaztu zituen Paco Etxeberria auz medikuak 2016ko abuztuan, Ikañi Errazkin historialariari "estatu terrorismoarekin" lotutako informatzaile batek erraztutako zantzuetan oinarrituta. Iazko apirilaren 4an, bi toki horietako batean bilatu zuen poliziak, eta bestea miatzea baztertu zuen. Poliziak ez zuen Naparraren gorpua aurkitu, eta orain baztertutako toki hura ikertzeko galdegin dio auzitegiak.

Horrez gain, Errazkinen informatzaile Ramon Francisco Arnau de la Nuezi buruzko informazioan sakontzea ere agindu du. 80ko hamarkadan izan zuen lan jarduerari buruzko informazioa eta Arnau de la Nuezen informazio pertsonala biltzeko galdegin du. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.