AUZITEGIAK

Nekane Txapartegik Suitzan jarraitu ahal izango du

Herrialde horretako Justizia Auzitegi Federalak jakinarazi du baztertu egin duela Txapartegiren asilo eskaria, haren aurkako auzia preskribaturik geratu ostean.

Estradizioaren kontrako protesta egin zuten apirilean. BERRIA
2017ko abenduaren 1a
19:35
Entzun

Nekane Txapartegi asteasuarra (Gipuzkoa) irailean geratu zen aske. Espainiako Auzitegi Nazionalak preskribatutzat eman zuen hari egotzitako delitua, eta, horrenbestez, bertan behera gelditu zen haren kontra Espainiak egin eta Suitzak onartutako estradizio eskaria. Iazko apiriletik zegoen Txapartegi behin-behinean preso, Zurichen (Suitza).

Orain, Justizia Auzitegi Federalak jakinarazi du asilo eskaerak ez duela funtsik, ez baitago haren aurkako estradizio eskaerarik. "Europako gainerako herritarren gisara, Txapartegi andrea Suitzan egon daiteke zirkulazio askearen arauen arabera", Migrazioetarako Estatu Idazkaritzako bozeramaile baten esanetan.

18/98 sumarioan epaitu eta zigortu zuten Txapartegi (2009), eta sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, «ETArekin kolaboratzeagatik». Espetxeratu aurretik egin zuen ihes, ordea, eta iazko apirilean atxilotu zuten Suitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.